2016/11/17

LEZAMA ZABALTZEN izeneko on line plataforma berria

Lezamako udalak, herritarrek informazioa errazago eskuratzeko eta herritarrekiko harremanetarako komunikazio tresna berriak bilatu nahirik, LEZAMA ZABALTZEN izeneko on line plataforma zabaldu du.

-

Lezamako udalak, herritarrek informazioa errazago eskuratzeko eta herritarrekiko harremanetarako komunikazio tresna berriak bilatu nahirik, LEZAMA ZABALTZEN izeneko on line plataforma zabaldu du. Webgune bat da, udalerriari buruzko edonolako albisteak jasoko dituena. Era berean, KALEZAINDU izeneko doako tresna berritzailea jarriko da martxan; tresna horren bidez herritarrek, modu azkar eta eraginkorrean, kalean antzematen duen edozein kalte edo gabeziaren berri eman ahal izango diote Udalari, honek arinago bilatu diezaion konponbidea.

Intzidentziak modu bitara jakinarazi daitezke: batetik ordenagailutik, LEZAMA ZABALTZEN atariaren bidez, eta bestetik, mobiletik, LEZAMA ZABALTZEN doako aplikazioa deskargatuz –Google Play edo App Store-tik–. Horrela, modu erraz eta intuitiboan jakinarazi ahal izango da interesekotzat jotzen den edozein matxura, kalte, haustura edo intzidentzia; intzidentziaren berri ematean argazkia ere sartu ahal izango da antzemandakoa ilustratzeko.

Aplikazioak udalerriaren mapa bat erakusten du, intzidentzien berri emateaz gain, zein egoeratan dauden –zabalik, prozesuan edo konponduta– zehazten duena, konpondu arte. Gainera, mezu bat bidaliko du jakinarazitako matxuraren egoeraren berri emateko. Herritarren laguntzari esker, intzidentziak topatzeko eta konpontzeko denbora laburtuko da.


Oharrak mugikorrean

Udalak herritarrei oharrak mugikor bidez emateko zerbitzu berria laster abiaraziko du. Zerbitzu hori erregularra eta doakoa izango da, Lezama Zabaltzen app deskargatuta dutenentzat. Funtzio berri horrekin, herritar guztiek jasoko dute udal-gaiei buruzko informazio eguneratua, inolako gestio gehigarririk egin gabe. Edukiaren aldetik, mota askotako oharrak jaso ahalko dira: kirol ekitaldiak, kultura, ikastaroak edo jaietako agenda, bai eta larrialdiak, matxurak edota inskripzioak egin nahiz eskabideak aurkezteko epeak ere.

Informazio gehiago zabaltzen.lezama.eus web orrian

App Store eta Google Play web orrietan bilatu ezazu Lezama Zabaltzen.


Atzera